Non eman daiteke izena?

Webgunean izena emateko aukera daukazue. Otsailaren 14a  izena emateko azken eguna izango da.

Nolako probak izango dira?

Argazkiak, idatziak zein bideoak eskatuko dizkizuegu, beti ere, Sareari eta Erandioko kontuen ingurukoak. Baita Euskaraldiaren inguruko proba bat jarriko da edizio berri honetan. 

Ikasturte desberdinetakoak bagara elkarrekin eman dezakegu izena?

Bai, 14 eta 18 urteko edozein ikaslek eman dezake izena. Taldea osatzeko ez da derrigorra ikasturte bereko kideak izatea.

Nola bidali ditzakegu probak?

Proba bakoitzean zehaztuta dago nola eta nora bidali behar den egindako lana. Batzuetan Whatsapp bidez izango da eta besteetan korreo elektronikoz. Inoiz ez webgunean dagoen txateatzeko tresnaren bitartez. 

Zalantzaren bat badut nora joan behar dut?

Zure zalantzak argitzeko bide desberdinak ditugu: email bidez erandioztarronlehia@gmail.com, whatsapp bidez: 674 34 57 56 (astelehenetik ostiralera goizez 10etatik 14etara eta arratsaldez 16etatik 18etara) eta webgunean txat bidezko elkarrizketa (astelehenetik ostiralera goizez 10etatik 14etara eta arratsaldez 16etatik 18etara). Ordutegi horietan barne baino ez dira egingo zuzeneko elkarrizketak. 

Noiz da azken eguna proba guztiak entregatzeko?

Astelehenero proba bat argitaratuko dugu webgunean. Ez da beharrezkoa proba bat amaituta izatea hurrengoa egiteko. Martxoaren 22an partehartzaile guztiek proba gutziak bidalita izan behar dituzte. Probaren bat falta badin bada ez dituzte proba horretako puntuazioa lortuko.

© Kultur Kabia